Aurkezpena

Duela urte batzuk, aieteko auzoak bazuen nolabaiteko batasun bat, elkartasun sentimentu bat eta gehiegi ez bazen ere auzo sentimentu bat. Garai inguru hartan hainbat ekintzaile zebiltzan auzoan lanean, alde batetik Aieteko Kirol eta Kultur Elkartea, bestetik Aieteko Gazte Asanblada eta Etxadi Kirol Elkarteak azkenik, hainbat ekintza antolatzen zituzten auzoan, bai gazte, ume eta helduentzat.

Garai hartakoak dira esate baterako Txiki Tourra, Goitibera txapelketa, Jolastokiko kontzertuak eta herri afariakā€¦ Auzoan lo egiteaz gain, bizia bertan egin zitekeenen sentimendua zegoen egun haietan.

Azken urteetan ordea, egoera hau aldatzen joan da apurka apurka eta auzoak bizia galdu du. Jada auzoko festetan ez da iha inor elkartzen eta ekintza kultural eta sozialak ere oso murritzak dira eta publiko oso mugatu bati zuzenduak.

Egoera hau aldatu, auzoa dinamizatu, bertako ondareak kontserbatu eta espazio publikoak berreskuratzeko asmoarekin sortu genuen 2012ko Martxoa aldera Aieteko Gazte Biltzarra. Auzoan giro euskalduna berreskuratu nahi digu eta gurea den hauzo honek duen irudiaren aldaketaren bultzatzaile izan nahi dugu. Auzo gazteago bat eraikiaz eta ekintza ezberdinak aurrera eramanaz.

Auzolanean jardutea da gure asmoa eta honetarako prest dauden gazteei konbita luzatzen diegu gure bileretan parte har dezaten eta beren ideia, kezka eta proposamenak plazaratu ditzaten. Honetaz gain auzoko gainontzeko eragileekin elkarlana sustatu nahi dugu, denen artean auzoko egitasmoak aurrera atera ahal izateko eta auzo sentimentua berreskuratzeko. Bide honetan, ezinbestekoa egingo zaigu auzoko biztanle guztien laguntza eta parte hartzea eta baita hiriko eta probintziako agintarien babes eta laguntza ere, mota honetako ekimenek denen part hartzea eskatzen bait dute.

Ongi etorri bada, Aieteko Gazte Biltzarrera!Image