Aldarrikapenak

Auzoak badauzka behar ugari, eta baita mantendu beharreko zenbait gauza ere, horregatik hemen aurkezten ditugu zeintzuk diren gure eskakizun eta erreibindikazioak:

  • Munto baserriaren kontserbazioa: Auzoko eraikin historiko honek urte luzeak daramatza itsirik, baina azken bi urteetan, bere egoerak nabarmen egin du okerrera. Antza denez jabeei ez baizaie interesatzen gure ondarearen parte den eraikin hau zutik mantentzea eta duel hilabete batzuk era misteriotsu batean teilatua galdu zuen, bere hondatze prozesua azkartuz. Gure biharra ezin dugu iraganik gabe ulertu eta auzoaren historian hain garrantzitsua izan den eraikin bat ezin dugu gutxi batzuen utzikeriagatik desagertzera kondenatu. Horregatik eskakizuna egiten dugu gure ondare historiko hau berreskura dadin.
  • Jolastokiko futbol zelaiaren kontserbazioa: Anbulategia auzoarentzat oso positiboa den proiektua dela onartzen dugu, baina gaur egun auzoan gazteek futbolean jokatzeko duten leku bakarra da hau, eta kirola praktikatzeko, dugun leku publiko gutxietako bat. Horregatik gure lema anbulatorioa bat jolastoki ere bai da, sinesten bait dugu bi proiektuak elkarrekin bateragarriak direla, bai anbulategia beste leku batean eraikiz edo/eta futbol zelai berri bat eraikiz.
  • Juntetxe zaharraren egoitza “Etxe txuria”: Urteak dira, Gipuzkoako junta jenralak bertan ospatzen ez direla, eta orduztik erabilerarik gabe dago eraikin hau. Bizitza publikorako berreskuratzeko eskakizuna egin nahi dugu guk, auzoak dituen proiektu ezberdinak jaso bait ditzake.
  • Mugikortasuna: Badira hainbat bidegorri auzoa, eta bereziki Miramon inguruan, baina nekeza suertatzen zaie gainontzeko auzoetako biztanleei honaino bizikletaz iristea eta beraz beren ahalmenen azpitik erabiltzen dira azpiegitura hauek, bai jaiegunetan eta baita lanera autoaren ordez bizikletan joan daitezkeenen aldetik. Horregatik jada Kalapierekin harremanetan jarri gara, batzarreko kide batek duela urte batzuk garatutako konponbide bat proposatzeko eta hemendik eskakizuna egin nahi dugu erraztasunak eman daitzen auzora bizikletaz etorri ahal izateko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s