Auzoko historia

Donostiako historiaren hasierara jauzi egin ezgero, ongi dakigun bezala XII. Mendean zehar, Gaskoiak Gipuzkoara iritis ziren, eta bertan finkAieteko Jauregiaatu ziren, gehienbat gaur egun gure hiria den honetan non mendeetan influentzia handi bat mantendu zuten.

Gaur egun Aieteko auzoa dugun honetan, hainbat baserri aurkitzen ziren garai hartan, eta Hayet familia zen tokiko garrantzitsuena. Hayetarrek hainbat lur esparru zituzten inguruetan eta baita etxe ikusgarri bat ere, gaur egunean Aiteko Jauregi moduan ezagutzen duguna. Izatez, auzoak bere eraikinik ezagunenaz gain, bere izena ere familia honi zor dio.

Nahiz eta Hayet familiako kide ezberdinei buruzko erreferentzia gutxi ezagutzen diren, badakigu sei edo zazpi mendez bizi izan zirela bereiek fundaturiko etxean. Aieteko etxea, hiriko eremu garaiago batean aurkitzen zenez eta Goiko Galtzararen ondoan zegoenez, zeina errege bidearen parte zen eta 1848. urterarte Madrid eta Baiona batzen zituen bide barra zen, kokaleku militar garrantzitsu bat izan zen antzinatik eta donostiaren konkista lortzeko guda eta gerra ezberdinen lekuko.

1813ko Ekaina eta Abuztu bitartean, Independentzia gerran, hiria asaltatzeko saiakera hugari izan ziren, aliatuek porrot sendoak jasoaz. Baina Abuztuaren 31an Wellingtongo dukeak, Hayetarren etxean zuen kuarteletik Donostiaren behin betiko asaltoa agindu zuen, guarnizio Frantsesa Urgull mendiko gazteluko gotorlekuan babestera behartuz. Hildako ugari izan ziren eta datu fidagarririk ez badugu ere 5.000 gerlari eta 1.500 bizilagun donostiar zendu zirela kalkulatzen da. Behin hiria hartuta, tropa aliatuek hiria sakeatu, suntsitu eta su eman zioten zazpi egunez. Garai hartan hirian ziren 600 etxeetatik 36 bakarrik salbatu zirelarik eta baita bi parrokiak ere. Honekin batera hiriko erregistroa ere erre zen eta honekin hiriaren historiaren inguruan gordetzen ziren datu hugari desagertu ziren. Irailaren 8an Frantsesek errenditzeko erabakia hartu zuten.  Egun horretan bertan hirian geratzen ziren bizidunek, Zubietako Aizpurua baserrian egin zen bilera batean hiriaren berreraikuntza hastea erabaki zuten. Hau dela eta esan dezakegu Donostian 1813a ezkeroztik lehen bat eta gero bat egon dela.

“Munto”, “Montoa”, “Montua”, baserriari buruzko dugun dokumenturik zaharena Rocaverdeko markesaren, XVI mendeko paper sorta batean aurkitzen dugu, non neska ezkongai batek San Bartolomeko monastegian sartzean dote moduan baserria eta bere lursail guztiak eskaintzen dituen. Baserria urte luzeetan hirian izandako guda ezberdinen lekuko izan da, Ondorengotza gerrak (1701-1714), Konbentzio gerrak (1793-1795), Independentzia gerra (1808-1814) eta ondoren gudaroste karlistak. Hayetarren etxea eta inguruko baserriak, hiriaren setiorako kuartel nagusi eta ofentsiben abiapuntu izan ziren, baita borroka latzen gertatoki ere.

Juan Bautista de Alzaga bizilagun Donostiarrak, sutetik salbatu ziren 36 etxeetatik ederrena, Trinitate kaleko 20. etxea, eskaini zuen, bertan behin-beinean Donostiako Udaletxea ezar zedin. Bide batez eta garaian zegokion dukementazioaren bidez, bere jabetzakoak ziren Muntoa eta Manzanales baserriek eta Hernaniko herrira zeraman Errege bidearen hertzetan zituen terrenoek sufritutako kalteak salatu zituen.

“Eskainitako etxe hau bere handitasun, kapazidade eta beste aldeko ezaugarri batzuk zituena, kostu handikoa zen. Inglesak iritsi artean inongo hondatze eta minik gabe zegoen eta hauek bertan egon ziren denbora luzean zehar beren soldaduentzako hospitale militar moduan ibili zuten. Hiri honetako udalari bere konponketarako hirumila bederatzirehun Vellongo erreal eskatzen zaizkio. Mil zortzirehun eta hamalauko abuztuarn hogeita seiean.”

Oriamendiko gudua

Data: 1837ko Martxoaren 16a

Bandoak: Karlistak eta Liberalak (Isabeldarrak).

Datua: Guda honen ostean Karlistek Oriamendi izeneko dibisio bat egin zuten beren ejertzituan, guda honen garrantzia omentzeko.

Guda karlistetan, Aieten bost gotorleku izan ziren: Pintore, Aizerrota, Puyo, Katxola eta Oriamendi. Azkenengo hau Goiko Galtzararen ondoan dago, Donostia eta Hernaniren mugen artean eta garai hartako aztarna batzuk gordetzen dituen bakarra da (paretak, lubakiak, kainonerak eta karelak), nahiz eta kontserbazio egoera oso kaskrrean dauden gaur gun.

Gotorleku honetan izan zen Oriamendiko guda ospetsua, Karlistek irabazitako gudetan garrantzitsuenetakoa. Soldaduen adoreak eta generalen habileziari esker irabazia, izan ere nahiz eta zenbakiz askoz gutxiago izan bolondres karlistak, mertzenario ingelesak eta espainiar ejertzitoa garaitu zituzten, zeinak 1.500 bajatik gora sufritu zituzten, karlistetan erdia ere izan ez diren bitartean.

Auzoko historian azaldu dugun moduan XIX. Mendean Oriamendi eta bertatik pastasen zen Goiko Galtzara oso bide garrantzitsuak ziren Donostian sartzeko eta beraz, hirian sartu nahi zuen edonoren pasabide zen puntu hau. Ondorioz, puntu estrategikoa zen hiriaren defenta egiteko edo hau atakatzeko.

1834. urte hasieratik Donostia iha inkomunikaturik zegoen Gasteiz eta Iruinarekin eta Bilborekin itsaso bidez soilik komunikam zitekeen, izan ere Liberalek Euskal Herrian hiriburuak soilik kontrolatzea lortu zuten eta gainontzeko tokiak Karlisten kontrolpean ziren gehienbat.

1835eko Bilboko sitioaren porrotaren ostean, non Zumalkarregik bizia galdu zuen,  guda hartan parte hartutako gipuzkoar ugarik Donostiako sitioari ekin zioten, non Britaniako Legio Auxiliarrak bere indarrak btzen zituen.

1837aren hasiera aldera, Isabeldar indarrek kontraeraso handi bat antolatu zuten, non hiru hiriburuetatik batera egingo zuren eraso, lurraldearen barnekaldera, hau kontrolatu ahal izateko, Deba edo Urola garai inguruan elkartuz. Baina mugimendu hau ez zen oso eraginkorra izan. Izatez Espartero generalak ez zion zentzurik ikusten mugimendu honi eta gogo handirik gabe jo zuen eraso Bilbotik Martxoaren 10ean. Elorriora iristea lortu bazuen ere erresistentzia handia aurkitu zuen bidean eta itzultzea erabaki zuen.

Sarsfield generalak ere eraso egin zuen Iruñeatik Martxoaren 11ean, baina Karlistek bazuten Isalbeldarren planen berri eta bazekiten indar handia zutela Iruñeako tropek, eta beren indar gehienak fronte honetan batu zituzten Sebastián infantearen agindupean. Sarfielden indarrek atzera egin bhar izan zuten hurrengo egunean bertan.

Lacy Evansek Donostiatik abiatu zuen bere erasoa

Martxoren10ean, Lezo eta Ametzagaina konkistatuz. Hurrengo egunean, aurkarien erresistentzia txikia zela eta bere gizonei atseden eman zien eta 12an Loiolara egin zuen eraso, hau hurrengo egunean konkistatuaz. 14an Aietera jo zuen bere indarren gehiengoarekin eta hurrengo egunean Oriamendi konkistatu zuen. Karlistak Hernaniko Santa Barbarako gotorlekura bultzatuaz.

Baina gau horretan bertan iretsi ziren Nafarroatik Sarfieldi aurre egin zieten Don Sebastián Infantearen gizonak Tolosara eta hurrengo eguneko elehenengo argiekin batera, iha deskantsurik hartu gabe Hernanira, Karlistak indarberrituz. Segituan hasi zueten Oriamendiko asaltoa, bertan ziren Britaniarrak Donostiara erretiradan bidaliaz, zeinak badiatik Britaniar itsas armadak babestu zituen, Karlistei atzera egitera behartuz.

Hala ere, liberalek 1.500en bat hildako izan zituzten ekintza horretan; karlistek, berriz, erdia baino gutxiago galdu zituzten. Eskandalua britainiar Parlamenturaino iritsi zen, porrot hori ospe-galera izan baitzen Britainiar Inperioarentzat eta Lacy Evansen jokaera zalantzan jarri zuten britainiar prentsan.

Gaur egunean oraindik, guda honetan hil ziren hainbat generalen hilobiak aurki ditzakegu Urgull mendiko Inglesen hilerrian.

Baina hau ez zen izan aldi bakarra Oriamendi gudaleku izan zena, izan ere azaldu berri dugun guda hau pasa eta ehun bat urte geroago, hiria bonbardatzeko erabili bait zen, 1936ko altxamendu militarraren ondoren. 36ko Irailaren 13ra arte Errepublikar indarrek kontrolatu zuten puntu estratégico hau, egun horretan Iruretagoyena coronelaren indarrek konkistatu zuten harte. Donosti inguraten zuten gotorlekuetatik azkena izan zen, frankisten eskuetan erortzen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s